Aurkezpena

Donostiako Opera Zaleen Elkartearen (DOZE) webgune ofiziala duzu hau, Donostian eta Gipuzkoa osoan operarako zaletasuna eta orokorki lirika sustatzeko Opus Liricaren operatan parte hartu izan duen abesbatzatik sortutako erakundea.

 

Gure helburuak lortzeko, hainbat jarduera burutu nahi ditugu, esate baterako, hitzaldiak, kontzertuak eta mota guztietako musika-emanaldiak, baita gure helburu horiek lagundu ditzaketen beste edozein lan ere.

 

Proiektu honetan, gure Elkartearen antzeko helburuak dituzten erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzea gustatuko litzaiguke.

 

Bestalde, inoiz gurekin abestu izan duen pertsona guztiekin emailez harremanetan jartzen ari gera. Ez baduzu mezurik jaso, jarri harremanetan info@donostiaopera.org helbidean eta horrela informazio guztia bidal diezazukegu.

 

Ikusten duzun bezala,orrialdea oraindik eraikitzen ari gera, baina laister guztiz operatiboa edukitzea espero dugu.